
Bilera merkatari eta ostalariekin
Maiatzaren 21ean bilduko da udala herriko merkatari eta ostalariekin atez atekoari buruzko azalpenak eman eta dudak argitzeko.

Langabetuak margo lanetan
Urte hasiera ezkero, lanik gabe zeuden hiru margolari udalaren eraikin ezberdinak margotu eta txukuntzen ari dira.

Atez Atekoaren zergatia azaltzeko bilerak
Udaleko ordezkariek bilera-errolda bat hasiko dute herriko eragileei eta herritar guztiei atez atekoa jartzearen arrazoien berri emateko.

“Xentimorik gabe” antzezlana
Maiatzaren 18an, gaueko 22:00etan “Xentimorik gabe” antzezlanaz gozatzeko aukera izango duzu Gezala Auditoriumean. Sarrerak 5€ balio du eta Kultur Sailean edo BarraBarra webgunean lor daiteke.






