"Haurren ETORKIZUNEKO aukerak, zure ORAINGO erabakiaren baitan".
Joan den urtarrilaren 27an, 2-3 urteko haurrak matrikulatzeko garaiarekin bat eginaz, D eredua sustatzeko kanpainaren aurkezpena egin zen Pasaiako Udalean. Bertan izan ziren Oarsoaldeko Euskara Batzordeko hainbat kide. Horiekin batera, eskualdeko ikastetxeetako ordezkariak ere hurbildu ziren kanpaina honen hasierara.
Kanpaina 2-3 urteko haurrak dituzten gurasoei zuzendua dago eta haurren aurre matrikulazio garaia hastera doan honetan beraien ikasketetarako euskarazko eredua hauta dezaten eskatzen zaie.
Kanpainaren hasierako aurkezpenean prentsaurrekoa egin zen eta kanpaina bera osatuko duten kartelak eta bi orrikoak aurkeztu.
Bestalde, aurten ere guraso etorkinei helarazi zaie haurrak D ereduan eskolaratzeko mezua eta honek duen garrantzia. Euskaraz, gaztelaniaz, arabieraz, errumanieraz eta portugesez argitaratu dira kartel eta bi orriko hauek.
KARTELA ikusteko egin klik.
LIBURUXKA ikusteko egin klik.