Kontaidazu ipuin bat: Oarsoaldeko gurasoek, aiton-amonek eta izeba-osabek kontatutako ipuin laburrak
‘Kontaidazu ipuin bat” ipuin lehiaketan parte hartutako ipuinekin CD-a argitaratu Oarsoaldeak. Ia amaiturik den ikasturte honen hasieran ipuin lehiaketa antolatu zuen Oarsoaldeko Euskara Batzordeak ikastetxeekin batera. 0-6 urteko haurrak dituzten senideei zuzendua izanda ekimena. Guztira 17 ipuin jaso dira eta horietatik 10 CD-an grabatu dira. Gainera, hiru hoberenak idatziz jarri dira CD-arekin batera banatzen den liburuxkan. Ekimen honek helburu askori lagun diezaiekeela sinetsita, eta familia bidezko euskararen jarraipenari bereziki egin diezaiokeen onuraz jabetuta erabaki zuen euskara batzordeak ipuinen lanketari ekitea. CD-a jaso nahi duenak Euskara-Kultura Departamentuaren bulegoetara hurbil daiteke (Ditugun aleak amaitu arte).