AIREAREN KALITATEA

Erreferentziazko araudia

  • 96/62/EE Zuzentaraua, Kontseiluarena, 1996ko irailaren 27koa, airearen kalitatea ebaluatu eta kudeatzeari buruzkoa.
  • 1073/2002 Errege Dekretua, airearen kalitatea neurtu eta kudeatzeari buruzkoa, sufre dioxidoari, nitrogeno dioxidoari, nitrogeno oxidoei, partikulei, berunari, bentzenoari eta karbono monoxidoari dagokienez.

 Estacion de medición en Polentzarrene

Lezoko Airearen kalitatea

Kutsatzaileak neurtzeko estazio finkoak, Polentzarrene plazan dagoenak, neurtzen du Lezoko airearen kalitatea. Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Eusko Jaurlaritzaren Sarearen barruan dago estazioa. Hainbat parametroren (tenperatura, presio atmosferikoa, erradiazioa, hezetasuna) eta kutsatzaileren (SO2, NO, PM10, PM2.5, O3, CO, NO2 ) araberako datuak jasotzen ditu estazioak.

 


> LEZO / DONOSTIALDEKO AIREAREN KALITATEARI BURUZKO DATUAK

> DATU HISTORIKOAK


Lezo inguruko emisio foku nagusiak

  • Industria sektoreko fokuak: Pasaiako zentral termikoa, Pasaiako portuko zamalanak.
  • Garraio sektorea: A-8 eta N-1 errepideetako zirkulazioa.
  • Egoitza eta zerbitzu sektorea: Errenteria – Pasai Antxo hiri multzoa.
    Central Térmica de Lezo

Pasaialdeko airearen kalitatea hobetzeko Ekintza Plana

1073/2002 Errege Dekretua betez, airearen kalitatea hobetzeko jarduera-plan batzuen lanketa antolatu du Ingurumen Sailak LABEINen laguntzaz eta eragina jasaten duten 18 udalen partaidetzaz. Kasu bakoitzean atmosferan dauden arazoen arabera, udalerri jakin batentzat edo eremu geografiko jakin bateko udalerrientzat egin daitezke planak.

Lezoren kasuan, diagnosia eta neurri zuzentzaileen proposamenak Pasaialdeko eskualdearentzako egindako Ekintza Planean barneratzen dira.

EranskinaTamaina
DatuHistorikoak_Lezo2005_2008.pdf547.03 KB