Kontratazioak
Gazteen Aisialdia, eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planaren esleipena
Lezoko udalak 2012-12-18eko Tokiko Gobernu Batzarrean erabaki du Gazteen Aisialdia, eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planen inplementazioa esleitzeko prozedurari ekitea, prozedura irekia eta lehiaketa sistema erabiliz.
Entregatzeko epea:
Eskaerak entregatzeko azken eguna urtarrilaren 19a izango da. Larunbata denez eta Lezoko Udaleko bulegoak larunbatetan itxiak daudenez, bertan erregistratu nahi duenak urtarrilaren 18an egin beharko du, eguerdiko 13:00ak baino lehen.
Urtarrilaren 19an korreoz bidali daiteke egun horretan erregistratu dela frogatuz. Ondoren fax-a (943-528.664) bidali behar da eskaera korreoz egin dela jakinaraziz (plieguetan jartzen duen moduan).
Kontratugilearen profila:
Urtarrilak 22: A gutunazala irekitzea (Izaera ez publikoa).
Urtarrilak 24: B gutunazala irekitzea (Izaera publikoa), Lezoko Udaleko Pleno aretoan, eguerdiko 12:00etan.
Otsailak 4: C gutunazala irekitzea (Izaera publikoa), Lezoko Udaleko Pleno aretoan, eguerdiko 13:30etan.
Kontratazio-mahaiak baloratu beharrekoak aztertu eta gero, esleipena TTAKUN KULTUR ELKARTEAri egitea proposatu dio kontratazioaren ardura duen Tokiko Gobernu Batzordeari.
Atzeko kargadun kamioia eskuratzeko kontratazioa
Lezoko Udalak hondakinen bilketarako kamioia eskuratzeko kontratazio prozesua martxan jarri du.
Dokumentazio eskaera
Hiru egun gehiago emango dira (urtarrilaren 11ko 13:30ak arte) A eskutitzari dagokion falta den dokumentazioa gehitzeko, 20 eta 21. klausulek diotenaren arabera eta kontratazioa erregulatzen duena:
- EJZren azken ordainagiria, aipatutako zergaren matrikulan baja hartu ez izanaren deklarazio arduratsuarekin batera. (20-d klausula)
- Hornitu beharreko produktuaren deskribapenak eta argazkiak. Dokumentu horien egiazkotasuna frogatu ahal izan beharko da, sektore publikoko erakunde kontratatzaileak hala eskatuz gero. ( 20- e klausula)
Dudaren bat izanez gero 943 52 43 80 telefonora deitu dezakezue eta Aitor Iztuegaitik galdetu.
Aurkeztutako enpresak:
RESA GUIPUZCOANA, S.A.
COMERCIAL GAZPI S.A.
RENAULT TRUCKS ESPAÑA S.L.
Proposamenen aukeraketa:
Urtarrilaren 16an, asteazkena, hiru enpresek egindako proposamenen sobreak irekiko ditugu Pleno Aretoan.
KAMIOIA ESKURATZEKO HORNIDURA KONTRATUAREN ESLEIPENA







