2009-2010 ENERGIA

  • Energiaren kontzeptua zentzu zabalean ulertu ahal izateko, aztarna ekologikoaren ikerketa burutu zuten.
  • Ikastetxe barruko ikerketa (eskolako energia kontsumoa, geletako argiztapena, berogailuak erabilera egokia, etab.)
  • Eskola barruan zein eskolatik kanpo energia zentzuz erabiltzeko aholkuak aztertu zituzten, egunerokotasunean aplikatu ahal izateko
  • Etxean zituzten energiaren inguruko ohiturak aztertu zituzten.
  • Energia berriztagarriak hobeto ezagutzeko tailerrak.
  • Lezoko energiari buruzko herri-diagnosia burutu zuten, kale-argiak aztertuz.
  • Eskolako festan erakusketa bat antolatu zuten energiaren inguruko tailerretan burututako eskulanekin.

Diagnosi horrekin Herri Eskolak eta Institutuak udalari proposamenak egin zizkieten eta honek bere erantzunak helarazi zizkien.